Beken Ezaugarriak

Kopurua eta iraupena
Beken zenbatekoa
Bidai asegurua
Kontratuzko harremana
Bekadunaren betebeharrak

 

Betekizunak

Eskaera egingo duten pertsonek honako betekizunak bete beharko dituzte:

  • 2018eko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea (Hau da, 1988eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak).
  • Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako Ikasketak.
  • 2018eko urtarrilaren 1erako Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urte betez eta inolako etenaldirik gabe.
  • Atzerrian praktikak egiten 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituen beste bekaren baten onuradun ez izana.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor administratiborik edo penalik ez edukitzea, edo aipatu laguntzak jasotzeko ahalak kentzen dituen legezko debeku-egoera batean ez egotea.
  • B2 ingeles maila izatea (Goi-mailako Lanbide Heziketa egina dutenek) eta C1 edo CAE (Certificate in Advanced English) maila aurreratua edukitzea (Unibertsitateko Titulua dutenek). Era berean aintzat hartuko dira herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza mailak. Aukeratzeko prozesuan zehar egiaztatu ahal izango da hizkuntzaren maila, eta horretarako ahozko eta idatzizko probak egingo zaizkie euren maila egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak ez dauzkatenei.
  • Izena emandako bekaren eskaintzan eskatzen den profilari egokitzea.
  •  

    Autaketa prozesua eta epea

    Ekainaren 15ean zabalduko da eskaera egiteko epea, eta 2018ko uztailaren 16ean amaituko da, 12:00etan.

    Irailean eramango da burura aukeratzeko prozesua, eta honako hauek bilduko ditu:

  • CV-aren azterketa eta titulazioaren, prestakuntzaren, esperientzien eta praktiken balorazioa.
  • Ingelesaren proba. Ingelesaren B2 edo C1 maila ezin egiaztatu dezaketen eskatzaileek aipatu hizkuntzaren maila egiaztatzeko proba bat egin beharko dute.
  • Eskatutako enpresarekiko eta postuarekiko hautagaiaren profilaren egokitasuna aztertzeko elkarrizketa pertsonala.

  • 2018ko urria eta 2019ko urtarrila bitartean abiatuko dira bekadunak herrialde hartzaileetara.

     

    Deskargak

     

    EUSKO JAURLARITZAREN Deialdia

    DESKARGATU